Pribatutasun-politika

Tratamenduaren arduraduna.

Bildutako datu pertsonalak MOVELIA TECNOLOGÍAS SL enpresak (IFK: B-83038539, Avenida Manoteras nº38, bloque D Planta Baja, número 010. CP 28050 Madrid) tratatuko ditu, baita webgune/App honen bitartez kontratatutako garraio-zerbitzuaren arabera dagokion garraio-enpresak ere; bi kasuetan, tratamenduaren arduradunak izango dira.

Erabiltzaileak, bere borondatez, informazio pertsonala eman ahal izango digu, bai webguneko edo app-ko hainbat ataletan datuak jasotzeko inprimakien bidez, bai horretarako gaitu diren posta elektronikoko helbideen bidez. Webgune/App honetako inprimakien edo posta elektronikoko helbideen bitartez edozein datu pertsonal emateak datu horien tratamendua onartzea eta baimentzea dakar, pribatutasun-politika honetan adierazten diren zehaztapenen arabera.

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko edozein galdera izanez gero, Datuen Babeserako ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara mezu elektronikoa bidalita: [email protected]..

Tratatutako datu pertsonalen tipologia.

Oro har, hautatutako garraio-zerbitzua kontratatzen duenean erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak tratatzen ditu enpresak, eta eroslearen datu pertsonalak eta/edo bidaiariaren datu pertsonalak biltzen ditu; datuak online biltzeko inprimakiak, call center-a eta/edo enpresak prestatutako beste edozein salmenta-kanal erabilita biltzen ditu.

Nolanahi ere, askotan, beste batzuek ematen dituzte datu pertsonalak, hala bidaia-agentziek nola beste pertsona fisiko batzuek, zeinek, zure izenean, salmenta-kanalen bidez eskaintzen ditugun produktuak eta/edo zerbitzuak eskatzen edo kontratatzen dituzten.

Tratatutako datuen kategoriak, oro har, identifikatzaileak dira: izena, abizenak, NANa, jaiotze-data, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, ordainketa-datuak eta erosketen historia. Oso kasu berezietan, eta zure datuen aurreikusitako helburua eta erabilera zein diren, ezaugarri pertsonalei buruzko datuak ere bildu ahal izango dira, hala nola laguntza bereziko zerbitzua (MUP) eskatuz gero; datu pertsonal sentsibleak, hala nola adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei aplikagarri zaien deskontua eskatuz gero; familia ugaria izateari buruzko datuak, hori guztia onuradun izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko helburuarekin.

Gure salmenta-kanaletan eskatutako datu pertsonalak beharrezkoak dira kontratatutako zerbitzua eman eta arreta egokia eskaini ahal izateko. Eskatutako datuak eman ezean, enpresak ezingo dio zure eskaerari erantzun, eskatutako datu pertsonalak nahitaezkoak baitira gure lege- eta/edo kontratu-betebeharrak bete ahal izateko.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak.

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako bildu eta tratatuko dira:

  • Bezeroarekin harremanetan jarri ahal izatea;
  • Igorritako kontsultei, iruzkinei, gorabeherei edo iradokizunei erantzutea eta horiek kudeatzea;
  • Administrazioko oinarrizko eginkizunak kudeatzea;
  • Txartelen, garraio-bonuen eta/edo kontratatutako beste zerbitzu batzuen erosketa behar bezala kudeatzea;
  • Harpidedunari MOVELIAren edo intereseko hirugarrenen eskaintza eta deskontu pertsonalizatuen informazioa ematea, bai baliabide elektronikoen bai gailu mugikorren bidez (push jakinarazpenak), baita aurreikusi eta eman diren beste edozein baliabideren bidez ere. Eman duzun baimena edozein unetan ezezta daitekeela jakinarazten dizugu, baina horrek ez du eraginik izango aldez aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean. Baimena ezeztatu ahal izango duzu [email protected] helbidera mezu elektronikoa bidaliz, eta/edo jakinarazpen komertzialean bertan erantsitako «baja» botoian klik eginez.
  • Arrisku- edo iruzur-egoerak edo gorabeherak kontrolatu, aztertu eta kudeatzea izan litezkeen iruzurrei aurrea hartzeko.
  • Zerbitzu osagarriak ematea eta gure zerbitzuak nahiz bezeroaren esperientzia hobetzea webgunea/App-a erabiltzean;
  • Webgunera/App-ra egindako bisiten eta erabiltzaileek bertan duten jokabidearen azterketa estatistikoak;
  • Webgune honetako nabigazioa behar bezala kudeatzea;
  • Dagozkigun lege-betebehar guztiak betetzea, eta zure datu pertsonalak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei zein arloan eskumena duten gainerako erakundeei jakinaraztea, hala egiteko eskatzen digutenean.
  • Larrialdiko egoerak, hondamendiak edo ezinbesteko kasuak behar bezala kudeatzeko, baliteke beharrezkoa izatea zure datu pertsonalak arloan eskumena duten organismo edo erakundeei jakinaraztea.

Legitimazioa.

Adierazitako tratamenduak legitimatzen dituzten oinarri juridikoak honako hauek dira:
Erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izatea (lotzen gaituen kontratu- edo aurrekontratu-harremanaren arabera);
Igorritako kontsultei, iruzkinei, gorabeherei edo iradokizunei erantzutea eta horiek kudeatzea; (lotzen gaituen kontratu- edo aurrekontratu-harremanaren arabera)
Administrazioko oinarrizko eginkizunak kudeatzea; (lotzen gaituen kontratu- edo aurrekontratu-harremanaren arabera)
Txartelen, garraio-bonuen eta/edo kontratatutako beste zerbitzu batzuen erosketa behar bezala kudeatzea; (lotzen gaituen kontratu-harremanaren arabera)
Harpidedunari MOVELIAren edo intereseko hirugarrenen eskaintza eta deskontu pertsonalizatuen informazioa ematea, bai baliabide elektronikoen bai gailu mugikorren bidez (push jakinarazpenak), baita aurreikusi eta eman diren beste edozein baliabideren bidez ere; (datu pertsonalak tratatzeko emandako baimenaren arabera).
Arrisku- edo iruzur-egoerak edo gorabeherak kontrolatu, aztertu eta kudeatzea izan litezkeen iruzurrei aurrea hartzeko. Eragiketa iruzurrezkoa izan daitekeela iritziz gero, tratamenduak transakzioa blokeatzea ekar dezake; (enpresaren interes legitimoaren arabera)
Zerbitzu osagarriak ematea eta gure zerbitzuak nahiz bezeroaren esperientzia hobetzea webgunea/App-a erabiltzean; (enpresaren interes legitimoaren arabera)
Webgunera/App-ra egindako bisiten eta erabiltzaileek bertan duten jokabidearen azterketa estatistikoak; (enpresaren interes legitimoaren arabera)
Webgune honetako nabigazioa behar bezala kudeatzea; (enpresaren interes legitimoaren arabera)
Interesen haztapena egin dugu eta, atera ditugun ondorioen arabera, enpresak interes legitimoa du estrategia eta eskaintza komertziala egokitzeko, salmenta-kanaletan egiten diren transakzioetan lortutako informaziotik abiatuta; era berean, MOVELIAk jarduten duen merkatua eta horren bilakaera ezagutzeko aukera emango digun informazioa lortzeko interesa ere badu, betiere baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean antolatu ahal izateko gure zerbitzuen salmenta-prozesuan.
Dagozkigun lege-betebehar guztiak betetzea, eta zure datu pertsonalak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei zein arloan eskumena duten gainerako erakundeei jakinaraztea, hala egiteko eskatzen digutenean; (lege-betebehar bat betetzean oinarrituta)
Larrialdiko egoerak, hondamendiak edo ezinbesteko kasuak behar bezala kudeatzeko, baliteke beharrezkoa izatea zure datu pertsonalak arloan eskumena duten organismo edo erakundeei jakinaraztea; (lege-betebehar bat betetzean oinarrituta)

Datu pertsonalen hartzaileak.

Txartel bat erostearen ondorioz emandako datuak MOVELIAn gordeko dira eta, gainera, bidaiariak garraiatzen dituzten linea erregularretako konpainia emakidadunen (MOVELIAren webgunearen/App-aren bitartez kontratatuko zerbitzuak ematen dituzten garraio-enpresen) sistemetara ere transferituko dira. Bai MOVELIA, bai konpainia emakidadunak datu horien konfidentzialtasunaren erantzule izango dira, legez eskatutako baldintzetan eta beren pribatutasuneko berariazko politikei jarraikiz.
Indarrean dagoen legeria betez, probintziarteko lurreko garraioan jarduten duten eta eserleku-zenbakia aurrez esleitzen duten operadoreei eskatzen zaizkien harremanetarako datuak bidaiariak garraiatzen dituzten linea erregularretako konpainia emakidadunen (enpresak) sistemetara transferituko ditu MOVELIAk, epidemiak eta epidemien zabalkundea kontrolatzeko egoeretan kontaktuaren balizko trazabilitatearen ondorioetarako. Harremanetarako datu horiek bidaiariak garraiatzen dituzten linea erregularretako konpainia emakidadunen sistemetan gordeko dira, eta konpainia horri dagokio datu horiek zaindu, gorde eta osasun publikoko agintariei jakinaraztea, betiere 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikulua betetzearren esparruan (21/2020 Errege Lege-Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-, euste- eta koordinazio-neurri urgenteei eta datu pertsonalak babesteko araudiari buruzkoa).
Garraio-enpresak Bidaiarientzako Derrigorrezko Asegurua (“BDA”) kontratatuta duen aseguru-entitateari jakinarazi ahal izango zaizkio erabiltzaileen datu pertsonalak. Datu pertsonalen jakinarazpen hori nahitaezko baldintza da erabiltzailea alderdi den kontratua gauzatzeko, bai eta garraio-enpresari aplikagarri zaizkion lege-betebeharrak betetzeko ere.
Erabiltzaileak bidaia-aseguru gehigarria kontratatuz gero, bidaia-aseguru gehigarri hori izapidetzeko behar diren datu pertsonalak jakinaraziko ditu enpresak. Datu pertsonal horiek jakinaraztea beharrezkoa da zu alderdi zaren kontratua gauzatzeko.
Ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei lagatzen xede komertzialetarako; MOVELIAtik informazio komertziala baino ez dizugu bidaliko, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen enpresaren deskontu eta abantailak eskaintzeko; informazio hori bidaliko dizugu baldin eta jakinarazpen komertzialak bidaltzea onartu baduzu.
Ez dira datuen nazioarteko transferentziak egiten. Kanpoko hornitzaileekin lan egiten dugu, hala nola zerbitzu teknologikoen hornitzaileak edo marketin eta publizitatearekin lotutako zerbitzuen hornitzaileak; hornitzaile horiei Europako Esparru Ekonomikoan kokatzen diren zerbitzariekin lan egitea eskatzen diegu beti, datuen tratamenduan babes-maila egokia bermatzen dutelako. Europako Esparru Ekonomikotik kanpo kokatzeagatik babes-maila berdina eskaini ezin duten kanpoko hornitzaileekin lan eginez gero, berme egokiak aurkeztea eskatzen diegu eta, horretarako, datuen babesaren arloan indarrean dauden arauei jarraikiz, Arau Korporatibo Lotesleak (BCR) sinatu behar dituzte, zure datu pertsonak egoki kudeatuko dituztela bermatzeko. Halaber, Europako Batzordeak ezarritako Kontratu Klausula Tipoak ere sinatu behar dituzte.

Interesdunen eskubideak.

Interesdunak datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, baliogabetzeko, datuen aurka egiteko, datuak eramateko, tratamendua mugatzeko eskubideak eta datu-babesaren arloan indarrean dauden arauetan bermatutako gainerako eskubideak baliatu ahal izango ditu; horretarako, MOVELIA TECNOLOGÍAS SLra mezu bat bidali beharko du, helbide elektroniko honetara: [email protected], edo posta-helbide honetara: MOVELIA TECNOLOGÍAS SL, Avenida Manoteras nº38, bloque D Planta Baja, número 010. CP 28050 Madrid. Edozein kasutan, NANaren edo zuzenbidearen arabera nortasuna egiaztatzeko baliagarria den beste dokumentu baten fotokopia erantsi beharko du, eta zehaztu beharko du zein eskubide baliatu nahi duen.
Interesdunek ondorengo edozein mementotan baliogabetu ahalko dute datu pertsonalak tratatzeko emandako baimena, unean uneko datuen babesari buruzko indarreko araudian ezarritako baldintzetan.
Interesdunak eskubidea du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) edo Datuen Babeserako ordezkariari aurrean ([email protected]) kexa edo erreklamazioa aurkezteko.
Erabiltzaileak, nolanahi ere, bere gain hartu beharko du emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna, eta datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du MOVELIAk, Zuzenbidean dagozkion gainerako ekintzen kalterik gabe. Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonaletan izandako edozein aldaketa jakinaraztearen arduraduna.

Datuak gordetzeko epea.

Erabiltzaileen datu pertsonalei dagokienez, bildu diren helbururako erabili beharrekoak soilik gordetzen ditugu, datu horiek tratatzeko oinarri juridikoari jarraikiz. Datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzailearekin kontratu- eta/edo merkataritza-harremana daukagun bitartean, erabiltzaileak datu pertsonalen tratamendua kentzeko, ezeztatzeko eta/edo mugatzeko eskubidea baliatzen ez badu.
Kasu horietan, datuak behar bezala blokeatuta mantenduko ditugu, erabili gabe, erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko beharrezkoak izan daitezkeen bitartean, edo horien tratamendutik erantzukizun judiziala, legala edo kontratuarekin lotutakoa sor daitekeen bitartean, horri aurre egin behar bazaio eta, horretarako, datuak berreskuratzea beharrezkoa bada.
MOVELIAk, indarrean dagoen araudian ezarritakoa beteko du, jaso zen unean izan zuen helbururako edo helburuetarako jada beharrezkoa ez den informazio pertsonala deuseztatzeari dagokionez, hura blokeatuz, datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun posibleei aurre egin ahal izateko, eta erantzukizun horien preskripzio epeen barruan soilik. Aipaturiko epeak igaro ondoren, informazio hori behin betiko deuseztatuko da, sistema seguruak erabiliz.

Webguneko bisitetan biltzen dugun informazioa.

Gure webgunera sartzen diren erabiltzaileen informazio pertsonal mugatua eta estatistika global anonimoak biltzen eta gordetzen ditugu. Informazio hori erabiltzaileak helarazten digu modu aktiboan edo, besterik gabe, gure webgunean nabigatzen ari denean biltzen dugu. Hauxe da biltzen dugun informazioa: erabiltzaileak erabiltzen duen Internet Protokoloaren (IP) helbidea, erabilitako nabigazio-programa, sistema eragilea, sarbidearen eguna eta ordua, erabiltzailea sartu den webgunearen Interneteko helbidea eta gure webgunea erabiltzeko moduari buruzko informazioa.
Informazio hori erabiltzen dugu jakiteko zenbat denbora behar den gure webgunea kargatzeko, nola erabiltzen den, zenbat bisita egiten diren eta zer informazio mota kontsultatzen duen gehien erabiltzaileak. Informazio horrek webguneak behar bezala funtzionatzen duen ala ez identifikatzen laguntzen du, eta, akatsak edo funtzionamenduaren hutsegiteak antzematen baditugu, horiek konpontzen eta gure webgunearen errendimendua hobetzen laguntzen digu, erabiltzaile guztiei zerbitzu hobea emate aldera.
Aurrekoa aintzat hartuta, erabileraren eta nabigazioaren datuak biltzen ditugu estatistikak eta publizitatea egiteko, baita gure webgunearen erabilera kontrolatzeko eta erabiltzailearen interesak hobeto ezagutzeko ere.
Halaber, gure APPak geolokalizazio-tresna bat eduki ahal izango du zure kokapena ezagutu ahal izateko, horretarako baimena eman badiguzu. Gailu mugikorrean geolokalizazio-funtzioa aktibatuta baduzu, aplikazioen funtzionalitate guztien onurak baliatu ahal izango dituzu. Geolokalizazioa aktibaturik eduki ezean, horren berri emango dizugu, eta jakinarazpen baten bidez baimena eskatuko dizugu aldez aurretik.

Adingabeak.

16 urtetik beherakoek ezin izango dute inolako informazio pertsonalik bidali, gurasoen edo tutorearen baimenik gabe. MOVELIA ez da izango 16 urtetik beherakoek, beharrezkoa den baimenik gabe, bidalitako inolako informazio pertsonalen erantzulea.

Segurtasun-neurriak.

MOVELIA enpresak, tratatutako informazio motaren arabera, indarrean dagoen araudiak eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun-mailak jarri ditu indarrean, eta bere esku izan dituen beste baliabide eta neurri tekniko batzuk ezarri ditu, emandako datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarrera saihesteko. MOVELIA enpresak bermatu egiten du segurtasun-neurri egokiak hartu dituela informazioaren segurtasuna eta Internetetik bidaltzen dizkiguzun datuen konfidentzialtasuna bermatzeko. Horretarako, Secure Socket Layer (SSL) segurtasun-teknologia erabiltzen da. Sistema horren bidez, zuk bidaltzen diguzun informazioa zifratu daiteke, eta, hartara, informazio hori irakurtzea galarazten da, baita bidean modu ezegokian atzematen bada ere. MOVELIAren zerbitzaria ziurtatua dago; beraz, edozein bidalketa egin aurretik, zure nabigatzaileak MOVELIAren identitatea egiazta dezake. Ziurtagiri horrek zure datuak jasotzen dituen helmugako ordenagailuaren identitatea bermatzen du. Nabigatzaile gehienetan beheko ertzean ageri ohi den giltzarrapo baten ikonoa ikusten baduzu, SSL segurtasuna lanean ari denaren seinale izango da. Ikono horren gainean sakatuz gero, segurtasun-konexioarekin erlazionatutako ziurtagiria agertuko da. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Sare sozialak.

Enpresak sare sozialetan dituen profilekin bat egitea erabakitzen baduzu, zure erabiltzaile-profilean argitaratutako datu pertsonalak tratatzeko baimena emango diguzu. Zentzu horretan, jakin ezazu sare sozialaren beraren pribatutasun-politikak eskura dituzula uneoro, eta zure profila konfiguratu ere egin dezakezula, pribatutasuna bermatzeko.
Sare sozialetan gure lagun edo jarraitzaile egiten bazara, MOVELIAk erabiltzailearen informazio publikoa eskuratu ahal izango du, batez ere, harremanetarako izena. Datu horiek sare sozialean bertan baino ez dira erabiltzen, eta ez dira inongo fitxategitan sartzen.
Nolanahi ere, sare sozialen erabiltzaile zaren aldetik, zure konexioak beti kontrolatu ahal izango dituzu, interesatzen ez zaizkizun edukiak ezabatu eta zure konexioak norekin partekatzen dituzun mugatu; horretarako, sare sozial bakoitzean gaitutako pribatutasun-ezarpenetara jo beharko duzu.
Era berean, iruzkinak, estekak, irudiak, argazkiak edo beste edozein motatako multimedia-edukiak sare sozialetan argitaratzea erabakitzen baduzu, kontuan izan behar duzu horien titularra izan behar duzula, egile-eskubidea eta jabetza intelektualeko eskubidea izan behar dituzula edo eraginpeko hirugarrenen baimena izan behar duzula. Berariaz debekatzen da enpresaren sare sozialetako profilean edozein argitalpen egitea –testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta abar– moralaren, etikaren, gustu onaren edo duintasunaren aurkakoak badira edo izan badaitezke, edo/eta jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, edo/eta Legez babestutako edozein eskubide urratzen edo hausten badituzte. Kasu horietan, enpresak edukia berehala kentzeko eskubidea izango du, eta erabiltzailea betiko blokeatzeko eskatu ahal izango du. MOVELIAk ez du bere gain hartuko erabiltzaile batek libreki argitaratu dituen edukien erantzukizunik.

Cookie-ak.

Webgune honetan sartzean baliteke cookie-ak erabili behar izatea. Cookie-ak informazio multzo txikiak dira, eta erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean gordetzen dira, erabiltzaileak gerora erabil dezakeen informazioa gogora dezan zerbitzariak. Informazio horrek erabiltzaile jakin gisa identifika zaitzake, eta zure lehentasun pertsonalak gordetzeko aukera ematen du, baita bisiten edo ikuskatzen dituzun webgune zehatzen inguruko informazio teknikoa ere, besteak beste.
Cookie-rik jaso nahi ez duten edo, beren ordenagailuetan gorde aurretik, cookie-n inguruko informazioa jaso nahi duten erabiltzaileek nabigatzailea horrela aritzeko konfiguratu dezakete. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsulta ezazu gure “Cookie-n politika”.