Lege-oharra

1.- Sarrera.

Lege Ohar eta Pribatutasun Politika honen bitartez, MOVELIA TECNOLOGÍAS SL enpresak (IFK: B-83038539; helbidea: Avenida Manoteras nº38, bloque D Planta Baja, número 010. CP 28050 Madrid) bere Webgunea eta App-a erabiltzeko baldintzen berri ematen die bere webgunearen (hemendik aurrera, “Webgunea”) eta bere aplikazio mugikorraren (hemendik aurrera, “App-a”) erabiltzaileei, baita pribatutasun-politikaren eta datu pertsonak babesteari buruzko politikaren berri ere, erabiltzaileek libreki eta beren borondatez erabaki dezaten bitarteko honen bidez eskatzen zaizkien datu pertsonalak eman nahi dituzten, betiere beren eremuko garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresek (hemendik aurrera, ENPRESAK) eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotuta (ikus PDFa)

2.- Webgunearen titularra.

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002) 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honen berri ematen zaie webgune honen erabiltzaileei:

www.movelia.es webgunearen titularra: MOVELIA TECNOLOGÍAS SL
Egoitza Soziala: Avenida Manoteras nº38, bloque D Planta Baja, número 010. CP 28050 Madrid
IFK: B-83038539.
Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua: 16.668. liburukia, 0, liburua, 132. folioan, 8. sekzioa, M-284410 orria.
Helbide elektronikoa: [email protected].
Harremanetarako telefonoa: 919 49 60 79
Faxa:91 4054161

3.- Erabiltzeko baldintzak.

Webgune edo app honetan sartzen den pertsona orok erabiltzaile gisa egiten du eta hemen jasotako xedapen guztiak bere egin eta zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikatu beharreko beste edozein legezko xedapen ere.

Erabiltzaileak webgune eta App hau iruzurrezko helburuekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, konpromisoa hartzen du MOVELIA TECNOLOGÍAS SLren edo ENPRESEN irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez izateko. Erabiltzaileak webgune hau erabiltzeko baldintzak betetzen ez baditu edo enpresak erabiltzaileak arau horiek betetzen ez dituela uste badu, horretarako arrazoiak dituelako, MOVELIA TECNOLOGÍAS SLk beretzat hartzen du webgunerako/App-rako sarrera mugatzeko, eteteko edo baliogabetzeko eskubidea, eta horretarako beharrezkoa izan daitekeen edozein neurri tekniko hartuko du.

4.- Erantzukizuna.

MOVELIA TECNOLOGÍAS SLk ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean.

MOVELIA TECNOLOGÍA SL ez da izango, inolaz ere, lotura elektronikoak (estekak) erabiliz, zuzenean edo zeharka, webgune honen bitartez ikus daitezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuen erantzule. Webgunean dauden estekak informazioa emateko jarri dira, ez beste ezertarako, aurkakoa adierazten ez den bitartean; estekak ez dira, beraz, ez iradokizun, ez gonbidapen, ezta gomendio ere. Esteka horiek ez dute adierazten inolako harremanik MOVELIA TECNOLOGÍA SLren eta esteka horien bidez MOVELIA TECNOLOGÍA SLrekin loturarik ez duten webguneetan sar daitezkeen partikularren edo enpresen artean. MOVELIA TECNOLOGÍA SLk beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren estekak bere kabuz eta nahi duenean erretiratzeko eskubidea.

MOVELIA TECNOLOGÍA SLk bere zerbitzu eta edukiak eskaintzen ditu era jarrai batean, eta, gainera, bere eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu zerbitzu hau era egoki batean eman ahal izateko.

MOVELIA TECNOLOGÍA SLk ez du erantzukizunik izango webgune/App honen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta/edo jarraitutasun tekniko ezagatik sor daitezkeen kalte-galeren gainean. Edozein kasutan, MOVELIA TECNOLOGÍA SLk beharrezkoak diren ekintza guztiak eramango ditu aurrera akats tekniko baten kasuan bere zerbitzuak berrezartzeko.