Maiz egiten diren galderak

Nola jar naiteke Moveliarekin harremanetan?
Bezeroaren arretarako saileko kideek atsegin handiz erantzungo dizute, helbide elektronikoaren ([email protected]) edo telefonoaren bitartez (902 64 64 28). Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00:etatik 19:00etara.
Harremanetan jartzeko gure formularioa ere erabil dezakezu.

Nola eros dezaket txartel bat?
Zure erosketak azkar eta modu seguruan egin ditzakezu gure webgunearen edo gure APParen bitartez.
Nahiago baduzu, baita gure call center-aren bitartez ere (902 64 64 28), astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etaraEdo zure bidaia-agentzian.

Bidaiatu al dezaket animaliekin?
Nazio barruko ibilbidea baldin bada, txakurrak eta katuak eraman daitezke betiere garraio-kaxa zurrun batean sartuta eta, konpainiaren arabera, sedatuta. Autobuseko maletategian joango dira beti. Autobus bakoitzean animalia bakarra sar daiteke, eta gehigarri txiki bat ordaindu beharko duzu garraio-enpresaren arabera. Garraiatzeko baldintzak “gehigarriak” atalean kontsulta ditzakezu.
Nazioarteko ibilbideetan, erabat debekatuta dago animaliekin bidaiatzea.

Bizikleta eraman al dezaket?
Nazio barruko ibilbidea baldin bada, bizikleta eraman ahal izango duzu gehigarri bat ordaindu ostean. Ongi bilduta eraman beharko zenuke, beste bidaiarien ekipajean kalterik eragin ez dezan.
Garraiatzeko baldintzak “gehigarriak” atalean kontsulta ditzakezu.

Bidaiatu al dezaket surf ohol batekin?
Nazio barruko ibilbidea baldin bada, surf taula eraman ahal izango duzu gehigarri bat ordaindu ostean. Garraiatzeko baldintzak “gehigarriak” atalean kontsulta ditzakezu.

Igo al daiteke zuzenean autobusera txartel elektronikoa izanez gero?
Bai, txartel elektronikoa inprimatuta baldin baduzu zuzenean autobusera joan zaitezke, bai nazioko, bai nazioarteko ibilbideetan.
Zenbait konpainiatan, eta nazio barruko ibilbideetan soilik, autobusera igo zaitezke zure txartelaren erreserba-zenbakia edo lokalizatzailea eta NANa, AIZ edo Pasaportea batera aurkeztuz gero.

Txartelean agertzen dena ez den beste pertsona batek bidaiatu al dezake?
Ez, Internet bidez erosten diren txartelak izendunak eta besterenezinak dira. Bidaiariaren dokumentazioa ez badator bat txartelean agertzen diren datuekin, txartela baliogabetu egingo da eta bidaiariak beste txartel bat erosi beharko du bidaiatzeko.

Zer gertatzen da ezin badut txartela inprimatu?
Ezin izan baduzu txartela inprimatu eta konpainiak ez badizu uzten erreserba-zenbakiarekin soilik sartzen, txartela salmenta-puntu batean inprima diezazuten eska dezakezu. Nazioarteko ibilbideetan, txartel elektronikoa inprimatuta eraman behar da derrigorrez.

Zeintzuk dira Supra + mailak bidaiatzearen abantailak?
Supra+ zerbitzua lehen mailan bidaiatzearen parekoa da, dela autobusaren ezaugarriei dagokienez (larruzko eserlekuak, banakako eserlekuak hautatzeko aukera…), dela barruan eskaintzen diren zerbitzuei dagokienez (laguntzailea, catering-a eta laguntza pertsonalizatua).

SUPRA+, SUPRA ECONOMY eta PREMIUM mailetako zerbitzuen ezaugarriak kontsulta ditzakezu hemen.

Ba al dago tarifa berezirik taldeetarako?
Txertatutako enpresa gehienetan tarifa bereziak aurkituko dituzu taldeetarako, gehienez ere % 30eko deskontuarekin, betiere ibilbideen eta bidaiatzeko dataren arabera.

Zenbateko aurrerapenarekin aldatu edo ezeztatu dezaket nire txartela?
Zure txartela ezezta dezakezu irteera-ordua baino 2 ordu lehenago arte, dagokion penalizazioarekin, garraio-enpresaren arabera. Zure bidaia-konpainiak txartelak ezeztatzeko dituen baldintza zehatzak kontsulta ditzakezu “Baldintza Orokorrak” atalean.

Zer da Pribilegioak Erosketetan edo Privicompras?http://www.privilegiosencompras.es/Privilegios en Compras edo Pribilegioak Erosketetan online erosketen klub bat da; Moveliarekiko independentea da, baina Moveliaren bezeroei abantaila esklusiboak eskaintzen dizkie. Harpidetza bidezko zerbitzua da, eta kideei deskontuak, sustapenak eta diru-itzultzeak eskaintzen dizkie klubari atxikitako dendetan (500 baino gehiago dira) egiten dituzten erosketa guztietan.

Privilegios en Compras zerbitzuko bezeroen baku-laburpenean honako deskribapen honekin agertzen da: "WLY* privicompras.es"; izan ere, Privilegios en Compras izen osoa luzeegia da eta ez da eremuetan sartzen.

Privilegios en Compras ordainpeko zerbitzua al da?
Bai. Lehenengo 30 egunak probaldia izango dira, baina epe hori igarotakoan, hilean 15€-ko kostua du zerbitzuak.

*2015eko apirilaren 29a baino lehen eman bazenuen izena, zure harpidetza-kuota eta abantailak ez dira aldatuko.

Nola har dezaket alta Privilegios en Compras zerbitzuan?
Erosi zure bidaia Movelian. Erosketa amaitzean, egin klik jarraian agertzen zaizun estekan eta idatzi zure datuak formularioan:

• Datu pertsonalak (izena, abizenak, hiria, posta-kodea, helbide elektronikoa)

• Ordainbidea

• Zerbitzuan sartzeko pasahitza

Formularioaren hiru urratsak bete eta onartzen duzunean, Privilegios en Compras zerbitzuko zure harpidetza berretsita geratuko da, berrespen-orrialdea agertuko baitzaizu eta zure helbide elektronikora berrespeneko mezua iritsiko baita.

Zer da Ongietorri balea? Nola erabiltzen da?
Ongietorri balea dirua itzultzeko bale bat da. Hau da, Privilegios en Compras zerbitzuak zuzenean zure kontuan sartzen du. Balea lortuko duzu alta hartzen duzunean eta, baliatu ahal izateko, honako urrats hauei jarraitu baino ez duzu egin beharko:

• Erosi zure txartelak Movelian, Privilegios en Compras zerbitzuan izena eman zenuenetik 90 egun igaro baino lehen..

• Bidali erosketa berresteko mezua honako helbide elektroniko honetara: [email protected]. Erosketa-dataren segidako 30 egunen barruan egin beharko duzu.

• Ez ahaztu klubean izena emateko erabili zenuen helbide elektronikoa eta bezero-zenbakia (bezeroaren eremuan aurkituko duzu) ere adierazi behar dituzula.

• Aste gutxiren buruan jasoko duzu diru-itzulketa zure banku-kontuan.

• Ongietorri baleak 90 eguneko iraunaldia du, Privilegios en Compras zerbitzuan izena eman zenuen egunetik kontatzen hasita.

Zer da Leialtasun balea eta nola erabiltzen da?
Leialtasun balea 15€ itzultzen dizkizun bale bat da. Privilegios en Compras zerbitzuko kide zaren hilabete bakoitzeko Leialtasun Bale bat baliatu ahal izango duzu. Jarraitu urrats hauei balea erabiltzeko:

Erosi zure bidaia Movelian hilabetea amaitu baino lehen.

• Bidali erosketa berresteko mezu elektronikoa [email protected] helbidera zure txartelak erosi zenituen egunetik 30 egun igaro baino lehen.

Aste gutxiren buruan agertuko zaizu diru-itzulketa zure banku-kontuan.a.

Erabil al dezaket Leialtasun balea Movelia ez den beste denda batean?
Ez. Zure bidaiak Movelian erosten dituzunean baino ezin izango duzu erabili Leialtasun balea.

Erabil al daitezke Ongietorri balea eta Leialtasun balea aldi berean?
Bai, bi baleak batera erabil ditzakezu. Baina ez erosketa berean; bakoitza erosketa batean baizik.

Nola jar naiteke Privilegios en Compras programarekin harremanetan edo nola lor dezaket programari buruzko informazio gehiago?
Ez baduzu argi zerbitzua nola erabili behar den edo informazio gehiago behar baduzu Privilegios en Compras programari buruz, Bezeroari Arreta emateko Zerbitzura jo dezakezu. Zalantza guztiak argituko dizkizute:

• Idatzi email bat helbide elektroniko honetara: [email protected]

• Deitu doako telefono-zenbaki honetara: 900 87 87 10. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 17:00etara.

• Idatzi gutun bat helbide honetara: Privilegios en Compras, 14.596 posta-kutxa, 28080 Madril

Nola ezeztatu dezaket Privilegios en Compras programako harpidetza?
Ez baduzu Privilegios en Compras programako kide izaten jarraitu nahi, harpidetzari noiznahi eman diezaiokezu baja. Horretarako, zure bezerogunera sartu beharko duzu, zure erabiltzailea eta pasahitza erabilita. Zoaz “Mi Cuenta/Nire kontua” menura eta egin klik “Perfil/Profila” atalean. “Gestión de la suscripción/Harpidetzaren kudeaketa” atalean aurkituko duzu harpidetza ezeztatzeko aukera. Baja berehala izapidetzen da, eta ordura arte metatu dituzun diru-itzulketak zure kontuan sartuko dizkizute.

Nahiago baduzu, Privilegios en Compras programako Bezeroarei Arreta emateko Zerbitzuan eska dezakezu baja

• Idatzi email bat baja-eskaera eginez helbide elektroniko honetara: [email protected]

• Deitu doako telefono-zenbaki honetara: 900 87 87 10. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 17:00etara.

• Bidali baja eskatzeko idazki bat helbide honetara: Privilegios en Compras, 14.596 posta-kutxa, 28080 Madril

Gogoan izan Privilegios en Compras programan baja hartzen duzunean zerbitzuaren onura guztiak galduko dituzula:

• 15 euroko bale bat hilean erosketak Movelian egitean

• Privilegios en Compras plataformaren ecommerce-an egindako erosketa guztien % 10 itzultzea.

• Deskontu esklusiboak.